IZENA
KOKALEKUA
TXIRI-WILLY
C/ Iberluze nº, 20
48960 GALDAKAO94 600 16 43
www.txiri-willy.com
TXIKI PARK
Avenida Rekalde, s/n , Donostia-san sebastian, Gipuzkoa
943366193
TXIKI
GUAY
Centro Comercial Urbil , Usurbil , Gipuzkoa
GUSY
PARK
San Miguel, 14 Bajo trasera , Amorebieta Bizkaia
946301951
CAMELOT PARK
Centro Comercial Txingudi Local 6-7 , Irun , Gipuzkoa
Kaixo lagunok! Ez dakizue zer egin arratsalde euritsu batean? Nora joan ibilalditxo bat egitera? Edota beste edozein arratsaldetan? Hemen duzue erantzua!! Blog hau guraso eta irakasle zein hauen seme-alaba eta ikasleei zuzenduta doa. Izenburuak dion moduan aisialdi atseginak pasatzeko proposamen ezberdinak aurkitu ahla izango duzue hemen: ipuin jolas, ibilaldi,abesti... AISIALDI ATSEGINAK IZATEA ESPERO DUT!!!!
2010-04-22
Lagunekin joateko leku egokiak
2010-04-11
2010-03-24
Interneten surfeatu!!!!

Xurdin web orri interesgarri eta atsegina da. Bertan jokoak, mp3, bideoak, emanaldia, etab aurkituko dituzue. SARTU ETA PROBATU!!!
Beste honetan euskarazko liburu, CD-Rom eta DVD-ak aurkitu ditzakezue. Bota begirada bat!
Horrekin nahikoa izan ezean, sartu beste web orri honetan.
Ez dakizue zertara jolastu edota dituzun jolas interaktiboez aspertu ezkero web orri hau interesgarria izango zaizu. Animatu zaitez!
Azkenik bideo joko dibertigarriak dituen web orri bat proposatzen dizuet: Zernola!
Mapa kontzeptuala

2010-03-21
Euskal mitologiaren inguruko parke tematikoak
9 gune ezberdinekin. Atrakzio ugari, ikus-entzunezkoetarako pantailak, tailerrak, jolasak, erakusketak eta 3Dko simulagailua aurkituko dituzue bertan. XVI. mendeko Landetxo Goikoa baserriak aparteko aipamena merezi du, Olentzeroren etxea izateko guztiz zaharberritu b: Nonaitute. Pertsonaia magiko hori izango da bisitarien gidaria Izenaduban. Joko guztiek euskal mitologiarekin dute zerikusia: Mariren koba, Basajaunaren labirintoa, Tartalo eta Haritz Sakratua… Horrela, jolasen bidez, gure ohiturak, mitoak eta tradizioak zabaldu nahi dituzte..
Atrakzioak:Olentzeroren baserria, joko elkarreragileak, ikus-entzunezkoak, Mariren koba, Tartalo eta Haritz Sakratua, Basajaunaren labirintoa, Eliza, Herensugearen jokoak, 3Dko simulagailua.
IZENADUBA
2010-03-19
Txiki park
Harrapaketa eta lasterketa jokoak
ARMIARMA
ETA EULIAK
Zelaia (armiarmaren eremua)
esparru mugatua izango da,
errektangeluarra. Haur
bat armiarma izango da eta
besteak euliak. Armiarma barruan egongo da eta
euli guztiak kanpoan errektanguluaren alde
labur baten atzean. Armiarmak ezin izango du
irten bere esparrutik. Armiarmak “armiarma”
oihukatzen duenean, euliak beste aldera
abiatuko dira korrika. Heldu baino lehen
armiarmak ukituriko euliak “hilda” geratuko
dira eta horiekin armiarma sarea osatuko da.
Sarea osatzen duten euliek ezin izango dute
mugitu eta besoak gurutzean eskuak emanda eta
zangoak zabalik izango dituzte beste euliak
pasatzeko moduan.
Oharra: Euliek ezin izango dute atzera egin.
Jolasa berriro hasiz gero, harrapatutako
lehenengo eulia armiarma izango da.
MAMUAK ESNATZEN
Bi talde egiten dira, alde batean mamuak eta
bestean ume bihurriak. Mamuak lotan daude,
zutik, beso bat luzatuta eta begiak itxita.
Beste aldean, marraz seinalatutako beste toki
batean, bihurriak. Bihurri bat mamuengana
joango da eta nahi duen mamuaren eskua
ukituko du. Ukitua izan den mamua esnatu
egingo da eta korrika hasiko da bihurria
harrapatu nahian. Bihurrien tokira iritsi
baino lehen harrapatzen badu, bihurria kanpora.
Ez badu harrapatzen, mamua galtzaileE.
Jolasa mamu edo bihurri talde osoa kanporatuta
dagoenean bukatzen da.
MEZULARIAK
Zelai handi samar bat aukeratzen da
baina mugak jarri behar zaizkio.
Jokalariak bi taldetan banatzen dira:
talde bat “mezulariez” osatuta egoten da
eta bestea “harrapariez”. Talde bakoitzak
bere kapitaina aukeratu eta zelaiaren beste
izkinan jartzen da. Mezulariek mezu bat daukate
bere kapitainari eramateko (mezua esaldi bat
izaten da baina hitzez hitz zatitu eta hitz
bakoitza papertxo banatan idatzita). Mezulari
bakoitzak esaldiaren hitz bat eramaten dio
kapitainari (hitz bakoitzetik sei kopia edo
egiten dira eta paper zuri batzuk ere jartzen
dira). Mezulari guztiak, batera eta papertxo
bana eskuetan dutela, marra beretik ateratzen
dira korrika bere kapitainari mezua eramateko
asmoarekin; baina zelaian zehar harrapariak
egoten dira mezua harrapatzeko prest; hauek
ere zelaiaren beste izkinan daukaten bere
kapitainari mezua eramateko. Esaldia osatzen
lortzen duen kapitainaren taldea izaten da
txapelduna; bestela, hitz gehien eskuratzen
dituenarena.
Aldaera: Harrapariak piratak izaten dira eta
hauen ekipoan ez da kapitainik egoten.
Irabazlea mezua lehenengo deszifratzen
duena izaten da.
Oharra: Ez mezulariek, ez harrapariek ezin
izaten dute atzerantz joan.
OINETAKO BILA
Jokalari guztiak taldeka jarri,oinetakoak kendu
eta zelaiaren mutur batean piloan eta nahastuta
uzten dituzte. Jolasa hasterakoan, talde
bakoitzeko bat korrika abiatzen da zelaiaren
mutur batetik bestea.Bere oinetakoak aurkitu
eta ondo jantzi ondoren,bere taldeko
hurrengoarengana korrika joan eta eskuan
ukituko du. Horrela taldeko
guztiek oinetakoak jarri arte. Azkarren egiten
duen taldeak irabazten du.
Aldaera: Gelan egiteko, oinetako guztiak gela
erdira bota eta nahastu. Seinalea entzuterakoan
oinetako bila hasiko dira. Aurkitu, jantzi
eta lotzen dituen lehenengoa izango da irabazle.
Azkenak agindu bat bete beharko du.

