Mostrando entradas con la etiqueta WEB ORRIA INTERESGARRIAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta WEB ORRIA INTERESGARRIAK. Mostrar todas las entradas

2010-05-22

Irudien beharra?


Zuen ordenagailuetako hasierako pantailan jartzeko irudiak, lanen baterako irudiak,... behar izatekotan hemen jartzen dizuet web orri bat non pila bat irudi aurkituko dituzuen: kolore bizietakoak, atseginak, politak, handiak, txikiak, animalienak, pertsonenak...

Blog interesgarriak


Ipuin tailerra izeneko blog hau nire lagun batena da. Nahi adina ipuin aurkituko dituzue. Informazioa era guzteitan aukituko dituzue: irudien bidez, bideoak, irakurtekoak,... Gainera ipuin interesgarri eta atseginak baino ez dituela jartzen ziurtazten dizuet. Blog honetan sartu ostean baieztatuko duzue irakurketa ez dela zerbait aspergarria askok usten duzzuen moduan, une atseginak pasatzeko era egokienetarikoa dela ikusiko duzue.
Horregatik blog honetan sartzera animatzen zaitzutet.

Animoooo!!!






Ikusten duzuen ondoko argazki honetan, nire ikaskide baten blogaren sarrerarena da. Bertan euskarazko marrazki bizidun piloa aurkituko dituzue: zuen gurasoen garaiko marrazki bizidunetatik hasi eta gaur egunekoetaraino.

Blog honetan sartzea gomendatzen dizuet, ez zarete damutuko! Badakizue nire blogaren helburua zuek aisialdi atseginak izatea dena beraz kasu egin eta sartu "atzo eta gaurko telebista" izeneko blog honetan.

Blog hauetan sartu ostean eta bertan ondo arakatu ostean, esan dizuedan guztia egia den ala ez estatea ezkertuko nizkizuen, zuen iritzia oso garrantzitsua da niretzako eta. Beraz animatu eta idatzi zuen iritzia nire blogean.

Blog bi hauetara nire blogetik zuzenean sartzeko aukera daukazue, bilatu ezkerreko sutabean eta klikatu!!


2010-04-22

Lagunekin joateko leku egokiak

IZENA

KOKALEKUA

TXIRI-WILLY

C/ Iberluze nº, 20
48960 GALDAKAO

94 600 16 43

www.txiri-willy.com

TXIKI PARK

Avenida Rekalde, s/n , Donostia-san sebastian, Gipuzkoa

943366193

TXIKI

GUAY

Centro Comercial Urbil , Usurbil , Gipuzkoa

943377960

www.txikiguay.com

GUSY

PARK

San Miguel, 14 Bajo trasera , Amorebieta Bizkaia

946301951

CAMELOT PARK

Centro Comercial Txingudi Local 6-7 , Irun , Gipuzkoa

Sukaldaria egun batez!


Aisialdi atsegina izateko beti ez da beharrezkoa etxetik irtetea, jolasen batera jolastea, musika entzutea edota film bat ikustea. Horretaz gain beste aukera dibertigarri bat proposatuko dizuet, momentu batez sukaldari bihurtuko zarete eta munduko postrerik gozoena prestatuko duzue!! (nagusi baten laguntzaz). Egin ahal izateko ondoren jarritako hiperlotura sakatu! Hor Itziarren webquest-ean sartuko zarete, non biskotxo gozo-gozo bat egiteko pausoak aurkituko dituzue.

2010-04-09

Jolasen bidez ikasi!



Hemen matematika landu ahal izango duzue jokoen bidez. Ikusiko duzue matematika ez dela batere aspergarria eta pilo bat ikasiko duzuela jokoen bidez. Guzti honegatik aukeratu dut hau, une atsegin bat pasatuko duzuelako eta gainera matematika ikasiko duezuelako.
Hasi jolasten!

Zer irakurri dezaket gaur?

2010-03-26

Mahai jokoak


Arratsalde euritsuetan ezin izaten dugu kalera irten gure lagunekin jolastera: etxean gelditzen gara asperturik eta zer egin jakin ezean, telebista ikusi eta ikusi baino ez dugu egiten ezta? Blog honetan hainbat proposamen eman dizkisuet egun euritsu eta aspergarri horietarako: abestiak, ordenagailu jokoak, ipuinak eta igarkizunak. Oraingo honetan beste proposamen bat egingo dizuet: MAHAI JOKOAK!!!!

Puzzleak
entretenigarrik dira eta gainera gero zure logelan jar dezakezue. Puzzle polit bat aukeratu eta egin ezazue!!! Nik Euskal Her
riko mapa eta Takolorenak proposatzen dizuet.

Badakit mahai jokoa: galderen jokoa da, zenbat eta gehiago jakin hobe!!!

Beste zenbait mahai joko:Letraz letra, Dominoa, Mila mundu,Zenbat dira?, Ze ordu da?


Guzti Hauekin ezin duzue esan aspertuko zaretenik!!!

Pello Joxepe


euskaltube.com audioak Izenburua: Pello Joxepe
Erabiltzailea: kaso

Ezagutzen duzue Pello Joxeperan abestia?
Zuen erantzuna ezezkoa bada hemen duzue
aukera ezin hobea ezagutzeko eta abesteko.
Aldiz, baiezkoa izanik zuen lagunei erakutsi
eta elkarrekin abestu.

Abesteko ordua iritzi zaizue!! Jarri martxan
abestia eta abestu!!!

Pello Joxepe tabernan dala
haurra jaio da Larraulen (Bis)
etxera joan da esan omen du:
-Ez da neria izanen,
beraren amak topa dezala
haur horrek aita zein duen.

Hau pena eta pesadunbria!
Senarrak haurra ukatu (Bis)
Pello Joxepe bihotz neria
haur horrek aita zu zaitu
haur horrentzako beste jaberik
ezin nezake topatu.

Zure semia besuan daukat
senarra aldamenian (Bis)
orain denborik eztaukat eta
zuazkit ordu onian
neronek abisatuko zaizut
garaia datorrenian.

Fortunosoa nintzela baina
ni naiz fortuna gabia, (Bis)
abade batek eraman dizkit
umea eta andria:
haurra berea bazuen ere
andrea nuen neria.

Patzientzia hartu bihar da
munduan Pello Josepe, (Bis)
andria ere zuria izanda
haurra bestena diote;
gizonen faltan igarotzen da
basoan zenbait larrarte.

Zer iruditu zaizue? Berriro abesteko prest?

Zer dala eta dala...


Ea nor den azkarrena igarkizun hauek asmatzerakoan. Prest zaudete?



1) Alde batetik bestera dabil lurrazpitik, zulo asko egiten begiak itxirik,ez du ezer ikusten eta sagua dirudi.
2) Zer dela eta zer dela…hor non dabilen etxea sorbaldan duela.
3) Ez du hankarik eta lurrean dabil, ez du besorik eta zuhaitzetan kiribil.

4)Matxin dut izena eta salto egiten dut, zelaian nabil oso azkar eta arin.

5) Linternatxo biziduna gauez argi egiten duena.
6)Ea ba, igarle bizkorra, zein da lumarik gabe hegan egiten duen aberea?
7)Zer dela eta zer dela jantzirik ez eta poltsikoa duena?

8)Zer dela eta zer dela egunsentiko abeslaria ?

9)Ez naiz arraina eta uretan nabil, gauetan oso pozik abesten diot ilargiari.




ERANTZUNAK:

1)Satorra
2)Marrazkiloa
3)Sugea
4)Matxinsaltoa

5)Ipurtargia
6)Saguzaharra

7)Kangurua

8)Oilarra

9)Igela



Zenbat asmatu dituzue? Orain Zenbait igarkizun berri dakizue beste lagun eta familikoei esateko.



2010-03-24

Interneten surfeatu!!!!


Xurdin web orri interesgarri eta atsegina da. Bertan jokoak, mp3, bideoak, emanaldia, etab aurkituko dituzue. SARTU ETA PROBATU!!!

Beste honetan euskarazko liburu, CD-Rom eta DVD-ak aurkitu ditzakezue. Bota begirada bat!

Horrekin nahikoa izan ezean, sartu beste web orri honetan.

Ez dakizue zertara jolastu edota dituzun jolas interaktiboez aspertu ezkero web orri hau interesgarria izango zaizu. Animatu zaitez!

Azkenik bideo joko dibertigarriak dituen web orri bat proposatzen dizuet: Zernola!

Mapa kontzeptuala


Mapa kontzeptual honetan labur labur azaltzen da inormazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzekio gaitasunen inguruko informazio garrantzitsuena. Inoiz honen beharrizana izatekotan hemen duzue zuentzako.
Mapa kontzepotualak oso erabilgarriak dira ikasterako orduan ere, informazioa, teoria,... era labur batean izateko eta azken orduan errepaso arin bat egiteko. Bakoitzak berea egitea da egokiena, bbakoitzak berea ulertzen duelako eta pertsona bakoitzarentzat informazio bat izango da garrantzitsuagoa bestea baino.

2010-03-21

Euskal mitologiaren inguruko parke tematikoak

Ez duzue inoiz pentsatu "non biziko ote da Olentzero?". Ba nik badakit !! Jakin nahi duzue?

9 gune ezberdinekin. Atrakzio ugari, ikus-entzunezkoetarako pantailak, tailerrak, jolasak, erakusketak eta 3Dko simulagailua aurkituko dituzue bertan. XVI. mendeko Landetxo Goikoa baserriak aparteko aipamena merezi du, Olentzeroren etxea izateko guztiz zaharberritu b: Nonaitute. Pertsonaia magiko hori izango da bisitarien gidaria Izenaduban. Joko guztiek euskal mitologiarekin dute zerikusia: Mariren koba, Basajaunaren labirintoa, Tartalo eta Haritz Sakratua… Horrela, jolasen bidez, gure ohiturak, mitoak eta tradizioak zabaldu nahi dituzte..
Atrakzioak:Olentzeroren baserria, joko elkarreragileak, ikus-entzunezkoak, Mariren koba, Tartalo eta Haritz Sakratua, Basajaunaren labirintoa, Eliza, Herensugearen jokoak, 3Dko simulagailua.

IZENADUBA

2010-03-19

Txiki park


Arrratsalde hots edo euritsuetan beti etxean gelditu beharrean Txiki park izeneko huarretzako leku egokia. Bertan lagunekin arratsalde on bat pasatu dezakete haur eta gurasoek.

Harrapaketa eta lasterketa jokoak


ARMIARMA

ETA EULIAK

Zelaia (armiarmaren eremua)

esparru mugatua izango da,

errektangeluarra. Haur

bat armiarma izango da eta

besteak euliak. Armiarma barruan egongo da eta

euli guztiak kanpoan errektanguluaren alde

labur baten atzean. Armiarmak ezin izango du

irten bere esparrutik. Armiarmak “armiarma”

oihukatzen duenean, euliak beste aldera

abiatuko dira korrika. Heldu baino lehen

armiarmak ukituriko euliak “hilda” geratuko

dira eta horiekin armiarma sarea osatuko da.

Sarea osatzen duten euliek ezin izango dute

mugitu eta besoak gurutzean eskuak emanda eta

zangoak zabalik izango dituzte beste euliak

pasatzeko moduan.

Oharra: Euliek ezin izango dute atzera egin.

Jolasa berriro hasiz gero, harrapatutako

lehenengo eulia armiarma izango da.

MAMUAK ESNATZEN

Bi talde egiten dira, alde batean mamuak eta

bestean ume bihurriak. Mamuak lotan daude,

zutik, beso bat luzatuta eta begiak itxita.

Beste aldean, marraz seinalatutako beste toki

batean, bihurriak. Bihurri bat mamuengana

joango da eta nahi duen mamuaren eskua

ukituko du. Ukitua izan den mamua esnatu

egingo da eta korrika hasiko da bihurria

harrapatu nahian. Bihurrien tokira iritsi

baino lehen harrapatzen badu, bihurria kanpora.

Ez badu harrapatzen, mamua galtzaileE.

Jolasa mamu edo bihurri talde osoa kanporatuta

dagoenean bukatzen da.


MEZULARIAK

Zelai handi samar bat aukeratzen da

baina mugak jarri behar zaizkio.

Jokalariak bi taldetan banatzen dira:

talde bat “mezulariez” osatuta egoten da

eta bestea “harrapariez”. Talde bakoitzak

bere kapitaina aukeratu eta zelaiaren beste

izkinan jartzen da. Mezulariek mezu bat daukate

bere kapitainari eramateko (mezua esaldi bat

izaten da baina hitzez hitz zatitu eta hitz

bakoitza papertxo banatan idatzita). Mezulari

bakoitzak esaldiaren hitz bat eramaten dio

kapitainari (hitz bakoitzetik sei kopia edo

egiten dira eta paper zuri batzuk ere jartzen

dira). Mezulari guztiak, batera eta papertxo

bana eskuetan dutela, marra beretik ateratzen

dira korrika bere kapitainari mezua eramateko

asmoarekin; baina zelaian zehar harrapariak

egoten dira mezua harrapatzeko prest; hauek

ere zelaiaren beste izkinan daukaten bere

kapitainari mezua eramateko. Esaldia osatzen

lortzen duen kapitainaren taldea izaten da

txapelduna; bestela, hitz gehien eskuratzen

dituenarena.

Aldaera: Harrapariak piratak izaten dira eta

hauen ekipoan ez da kapitainik egoten.

Irabazlea mezua lehenengo deszifratzen

duena izaten da.

Oharra: Ez mezulariek, ez harrapariek ezin

izaten dute atzerantz joan.

OINETAKO BILA

Jokalari guztiak taldeka jarri,oinetakoak kendu

eta zelaiaren mutur batean piloan eta nahastuta

uzten dituzte. Jolasa hasterakoan, talde

bakoitzeko bat korrika abiatzen da zelaiaren

mutur batetik bestea.Bere oinetakoak aurkitu

eta ondo jantzi ondoren,bere taldeko

hurrengoarengana korrika joan eta eskuan

ukituko du. Horrela taldeko

guztiek oinetakoak jarri arte. Azkarren egiten

duen taldeak irabazten du.

Aldaera: Gelan egiteko, oinetako guztiak gela

erdira bota eta nahastu. Seinalea entzuterakoan

oinetako bila hasiko dira. Aurkitu, jantzi

eta lotzen dituen lehenengoa izango da irabazle.

Azkenak agindu bat bete beharko du.


Zenbait proposamen

*Kaskarintxo
*Komunean galdu naiz
*Boga- boga
*Malanjel pirata
*Lierni eta Morrokoa
*Karakolaren barruan
*Itxasoa etxe barruan
*Nikoleta eta gaua
*Etxea ipuin eskola
*Zazpi pirata poltsa batean
*Pernando amezketarra
*Bihotza zubi
*Nire kalea
*Burua
*Txan magoa

2010-03-17

Katearen jolasa


Edozein eremutan jolastu daiteke, baina posible bada eremu zabala eta laua izan dadila. Joko honetan jolastu ahal izateko 3 pertsona behar dira gutxienez, baina gehiago badira hobe.
Komenigarria da 5 urtetik gorakoak izatea partaideak.Ez dugu inongo materialik behar, beraz bilatu jolasteko prest dauden lagunak eta aurrera:
1. Lehenengo pausoa katea hasiko duen edo beste modu batean esanda, harrapatzailea aukeratzea da.
2. Harrapatzailea hautatu ondoren hasiko dugu jokoa. Bere eginkizuna gainerakoak harrapatzea da, kide bat harrapatzeaz batera kide hori harrapatzaileri eskua emanaz lotuko zaio.
Beraz harrapatzaileak geroz eta kide gehiago harrapatu katea handitzen joango da, honela erresago suertatuz besteak harrapatzea.

Joko honek ez du iraupen zehatzik, dena jolaskide kopuruaren baitan dago, jolaskide asko bazarete zailagoa izango da denak harrapatzea, beraz, jokoa luzea izango da; gutxi bazarete, ordea, jokoa moztu egingo da.

Irakurketa txokoa