Mostrando entradas con la etiqueta IPUINAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IPUINAK. Mostrar todas las entradas

2012-09-12

Entzuteko ipuin politak

 

Mota eta adin ezberdinentzako narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinez gozatu nahi ezkero, sartu zaitez!!!

 
Entzuteko ipuin politak

2010-04-09

Jolasen bidez ikasi!



Hemen matematika landu ahal izango duzue jokoen bidez. Ikusiko duzue matematika ez dela batere aspergarria eta pilo bat ikasiko duzuela jokoen bidez. Guzti honegatik aukeratu dut hau, une atsegin bat pasatuko duzuelako eta gainera matematika ikasiko duezuelako.
Hasi jolasten!

Zer irakurri dezaket gaur?

2010-03-26

Zer dala eta dala...


Ea nor den azkarrena igarkizun hauek asmatzerakoan. Prest zaudete?



1) Alde batetik bestera dabil lurrazpitik, zulo asko egiten begiak itxirik,ez du ezer ikusten eta sagua dirudi.
2) Zer dela eta zer dela…hor non dabilen etxea sorbaldan duela.
3) Ez du hankarik eta lurrean dabil, ez du besorik eta zuhaitzetan kiribil.

4)Matxin dut izena eta salto egiten dut, zelaian nabil oso azkar eta arin.

5) Linternatxo biziduna gauez argi egiten duena.
6)Ea ba, igarle bizkorra, zein da lumarik gabe hegan egiten duen aberea?
7)Zer dela eta zer dela jantzirik ez eta poltsikoa duena?

8)Zer dela eta zer dela egunsentiko abeslaria ?

9)Ez naiz arraina eta uretan nabil, gauetan oso pozik abesten diot ilargiari.




ERANTZUNAK:

1)Satorra
2)Marrazkiloa
3)Sugea
4)Matxinsaltoa

5)Ipurtargia
6)Saguzaharra

7)Kangurua

8)Oilarra

9)Igela



Zenbat asmatu dituzue? Orain Zenbait igarkizun berri dakizue beste lagun eta familikoei esateko.



2010-03-24

Interneten surfeatu!!!!


Xurdin web orri interesgarri eta atsegina da. Bertan jokoak, mp3, bideoak, emanaldia, etab aurkituko dituzue. SARTU ETA PROBATU!!!

Beste honetan euskarazko liburu, CD-Rom eta DVD-ak aurkitu ditzakezue. Bota begirada bat!

Horrekin nahikoa izan ezean, sartu beste web orri honetan.

Ez dakizue zertara jolastu edota dituzun jolas interaktiboez aspertu ezkero web orri hau interesgarria izango zaizu. Animatu zaitez!

Azkenik bideo joko dibertigarriak dituen web orri bat proposatzen dizuet: Zernola!

Mapa kontzeptuala


Mapa kontzeptual honetan labur labur azaltzen da inormazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzekio gaitasunen inguruko informazio garrantzitsuena. Inoiz honen beharrizana izatekotan hemen duzue zuentzako.
Mapa kontzepotualak oso erabilgarriak dira ikasterako orduan ere, informazioa, teoria,... era labur batean izateko eta azken orduan errepaso arin bat egiteko. Bakoitzak berea egitea da egokiena, bbakoitzak berea ulertzen duelako eta pertsona bakoitzarentzat informazio bat izango da garrantzitsuagoa bestea baino.

2010-03-21

Euskal mitologiaren inguruko parke tematikoak

Ez duzue inoiz pentsatu "non biziko ote da Olentzero?". Ba nik badakit !! Jakin nahi duzue?

9 gune ezberdinekin. Atrakzio ugari, ikus-entzunezkoetarako pantailak, tailerrak, jolasak, erakusketak eta 3Dko simulagailua aurkituko dituzue bertan. XVI. mendeko Landetxo Goikoa baserriak aparteko aipamena merezi du, Olentzeroren etxea izateko guztiz zaharberritu b: Nonaitute. Pertsonaia magiko hori izango da bisitarien gidaria Izenaduban. Joko guztiek euskal mitologiarekin dute zerikusia: Mariren koba, Basajaunaren labirintoa, Tartalo eta Haritz Sakratua… Horrela, jolasen bidez, gure ohiturak, mitoak eta tradizioak zabaldu nahi dituzte..
Atrakzioak:Olentzeroren baserria, joko elkarreragileak, ikus-entzunezkoak, Mariren koba, Tartalo eta Haritz Sakratua, Basajaunaren labirintoa, Eliza, Herensugearen jokoak, 3Dko simulagailua.

IZENADUBA

2010-03-19

Zenbait proposamen

*Kaskarintxo
*Komunean galdu naiz
*Boga- boga
*Malanjel pirata
*Lierni eta Morrokoa
*Karakolaren barruan
*Itxasoa etxe barruan
*Nikoleta eta gaua
*Etxea ipuin eskola
*Zazpi pirata poltsa batean
*Pernando amezketarra
*Bihotza zubi
*Nire kalea
*Burua
*Txan magoa

2010-03-17

Irakurketa txokoa




Igarkizunak

1.-Zer dela eta zer dela; kentzen duzunean handitzen dena?

2.-Norbaitek burua pizten badio; suzko malkoak erruz darizkio

3.-Gazta osoa edo zatia, gau beltzean bera zuria.



4.-Begiak erdian dauka, egutegiak ere badauka; ederra gardena eta samurra, hau guztia ez da gezurra.


5.-Agertu eta desagertu, desagertu eta agertu, kalean darraikit nigandik gertu.

6.-Eguzkia eta euria batera zazpi kolore kalera.



7.-Hau da buruaustea!marrazkiloari parea falta zaio baina ez dakigu zein den; aizu, badakizu zuk?

8.-Dituenak bistan du, ez dituenak beharko ditu. Zer den badakizu?

9.-Azkar doa oin gabea, salto egiten du hanka-gabea Zelaian dabil ertz gabea.

10.-hau gauza harrigarria!Zer dela eta zer dela, txakurrentzat gozokia guretzat berriz harria?

11.-Dnatzariak dira eta arrosak; bata goian, bestea behean; txistukatzeko dira aproposak.

Erantzunak:

1.-Zuloa
2.-Kandela
3.-Ilargia
4.-Egia
5.-Itzala
6.-Ostadarra
7.-Barea
8.- Betaurrekoak
9.-Baloia
10.- Hezurra
11.-Ezpainak


2010-03-13

Abesti bat


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Airea | Erabiltzailea: Goiatz

Txorro Morro Piko Tailo Ke

Txorro morroan jolasteko, jokalarietako bat
gehienetan baxuena izaten dena, paretan edo
plazako eserleku batean eserita jartzen da, beste
guztiak bi taldetan banatzen dira, hori bai, taldeetan
kopuru berdinak egin behar dira derrigorrez.
Talde bat makurtuta jartzen da eta talde horietako
lehenengoa, eserita dagoen pertsonaren hanka
tartean jartzen du burua.Beste taldea makurtuta
daudenen gainean salto egiten dute bata bestearen
ostean lurrera erori gabe,bestela lekuak aldatuko
dira; Hori ez gertatzeko eskuekin laguntzen da.
Gainean daudenenean, “txorro, morro piko tailo
edo ke?” esaten dute. Eserita dagoena,
atzamarretako bat erakutsiko die zutik daudenei.
Atzamar bakoitzak izen bat du, ( Txorro, morro,
piko , tailo,ke). Makurtuta daudenean, ordezkariak
ze atzamar erakusten duen asmatu behar dute.
Asmatzen badute,salto egiteko tokia hartuko dute,
bestela saltoak jasan beharko dituzte.



Copia_de_25.gif 25.gif Copia_de_Copia_1.gif Copia_de_mano.gifmano.gif

2010-03-12

Izkutaketaren jolasa

Izkutaketaren jolaserako haur bat geldituko da etxean,beste danak izkutatzen diren bitartean. Haurra kontatzen hasiko da " baaaaat, biiii, hiruuuu" eta horrela zenbaki determinatu baterarte. Amaitzean korrikan irtengo da gainontzeko haurren bila.

Uztaiekin jolasean

Hainbat uztai jarriko ditugu lurrean. Arduradunak zenbaki bat esango du, adibidez "3", zenbaki hau esaten denak 3ko multzotan jarri eta batera uztai berean sartu beharko dira. "1" esatean aldiz, haur bakoitza uztai indibidualetan

ZAPIAREN JOLASA


Bi talde edo gehiago egingo dira (kopuruaren

arabera moldaketak egin daitezke). Helburua erdian

dagoen zapia hartzea izango da.Horretarako talde

bakoitzeko partaideak zenbaki bat izango du, hau da,

taldeak bost partaide baditu batek 5 zenbakia izango

du, beste batek 4 eta horrela 1 zenbakira heldu

arte. Bi talde egon ezkero, zapia dagoen lekutik,

taldeak distantzia berdinean kokatuko dira.

Begiraleak zenbaki bat esango du eta zenbaki hori

dutenek zapia harrapatzera joan beharko dira.

Helburua zapia hartzea eta taldekideengana heltzea

izango da. Baina aurkakoak harrapatzen badu

eliminatua izango da.


LEHERGAILUA


Azalpena

Jokalariek borobil bat osatzen dute, zutik, ikasle batek izan ezik; hori lurrean esertzen da,
borobilaren erdian. Jolasa hasten da: borobila osatzen duten ikasleen artean baloia pasatzen
hasten dira eskuz-esku. Bitartean borobilaren erdian dagoen ikasleak, berari iruditzen zaionean,
PREST esaten du; handik beste denbora pixka batera BONBA hitza botatzen du eta, azkenik,
BUUUUUUUUMMMMMM oihukatzen du. Une horretan baloia eskuetan duen ikaslea kanporatuta
geratzen da eta dagoen tokian bertan esertzen da bere bi hankak elkartu eta luzatuz. Berriro ekiten
zaio jolasari eta kanporatuta dagoen jokalariaren ezkerrean dagoenak, hurrengoari baloia pasa
behar dionean, eserita dagoen ikaslearen hanken gainetik salto eginez pasatu eta eskura eman
behar dio. Itzultzerakoan ere hanka gainetik salto eginez etorri behar izaten du bere lekura. Ikasle
bakarra geratzen denean bukatzen da jolasa.

Aldaera

Erdikoari kutxa batean proba batzuk uzten zaizkio eta galtzaile bakoitzak besteen aurrean proba
bat bete behar izaten du. Horrela jolasari beste motibazio bat ematen zaio.

Oharra

Lurrean eserita egon behar denez, zelaiak lehor egon behar du.

ABESTIAK


Axun, kla, kla,
axun, kla, kla,
Josepa Antoni brujea,
legatza ostu dabe
Leon Pepenetik.

Legatza ostu dabe
Leon Pepenetik,
Mari mutrikuarra
begira dabil

Ortuan perejila
saleroan gatza,
atera platerera
jan daigun legatza.


Hil da, hil da
gure katua,
egin dau, egin dau
testamentua:
amumarentzako, amumarentzako
hankak eta burua,
aititarentzako, aititarentzako
abarkak egiteko narrua.
Mantxonirentzako, Mantxonirentzako
tripa-barrua,
horixe dala, horixe dala
katuaren testamentua.


Gure eliz'dorreko ezkila zaharrak
badauzka hedaturik berrien bakarrak.

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Ene aitatxi zuten noizbait bataiatu,
ezkil zaharra baitzen alegrantziatu.

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Sortuz geroz gizonak zor du maitatzea,
bai kartsuki jo zuen haren ezkontzea.

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Bainan ezkil zaharra zertako brandaka
etsai gaixtoa dator, lot, gizon armaka.

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Arrats hotz latzgarria, ezkil hetsitua,
aitatxi gorputz da-ta gerla da galdua.

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Bainan ezkila mintzo, xo dezagun adi,
haur ttipi bat sortu da, azkar bizi bedi!

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Kanta beza ezkilak menderen mendetan,
kanta beza bizia Eskual herrietan!

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!


Egun baten Kanuto
kalera joan zan,
karruak zapalduta
etxera joan zan.

Amak esan ei eutsan
lotara joateko,
atzera kontestau eutsan
ez dot nahi amatxo.

Kanuto Zizilindro,
zilindro, Zilindro,
Kanuto Zizilindro...
pux ! pux ! pux !

Pintto, Pintto gure txakurra da ta,
Pintto , Pintto bere izena du.

Txuri-beltza da ta,
ez du kozka egiten,
begi bat isten du jolstu nahi badu.


Txiki txiki txikia, ikusten naiz kalean
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.

Bi begi ikusteko, Bi belarri entzuteko
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.

Ahoa dastatzeko, sudurra usaintzeko,
Handitzen handitzen...

Eskuak ukuitzeko, bi oinak ibiltzeko
Handitzen handitzen...

Burua pentsatzeko, bihotza maitatzeko
Handitzen handitzen...

Bat, bi, hiru, lau. Bat, bi hiru, lau

Bost, sei, zazpi, bost sei, zazpi.

Euskaldunak irabazi, irabazi, aurrera!