2010-03-19

Harrapaketa eta lasterketa jokoak


ARMIARMA

ETA EULIAK

Zelaia (armiarmaren eremua)

esparru mugatua izango da,

errektangeluarra. Haur

bat armiarma izango da eta

besteak euliak. Armiarma barruan egongo da eta

euli guztiak kanpoan errektanguluaren alde

labur baten atzean. Armiarmak ezin izango du

irten bere esparrutik. Armiarmak “armiarma”

oihukatzen duenean, euliak beste aldera

abiatuko dira korrika. Heldu baino lehen

armiarmak ukituriko euliak “hilda” geratuko

dira eta horiekin armiarma sarea osatuko da.

Sarea osatzen duten euliek ezin izango dute

mugitu eta besoak gurutzean eskuak emanda eta

zangoak zabalik izango dituzte beste euliak

pasatzeko moduan.

Oharra: Euliek ezin izango dute atzera egin.

Jolasa berriro hasiz gero, harrapatutako

lehenengo eulia armiarma izango da.

MAMUAK ESNATZEN

Bi talde egiten dira, alde batean mamuak eta

bestean ume bihurriak. Mamuak lotan daude,

zutik, beso bat luzatuta eta begiak itxita.

Beste aldean, marraz seinalatutako beste toki

batean, bihurriak. Bihurri bat mamuengana

joango da eta nahi duen mamuaren eskua

ukituko du. Ukitua izan den mamua esnatu

egingo da eta korrika hasiko da bihurria

harrapatu nahian. Bihurrien tokira iritsi

baino lehen harrapatzen badu, bihurria kanpora.

Ez badu harrapatzen, mamua galtzaileE.

Jolasa mamu edo bihurri talde osoa kanporatuta

dagoenean bukatzen da.


MEZULARIAK

Zelai handi samar bat aukeratzen da

baina mugak jarri behar zaizkio.

Jokalariak bi taldetan banatzen dira:

talde bat “mezulariez” osatuta egoten da

eta bestea “harrapariez”. Talde bakoitzak

bere kapitaina aukeratu eta zelaiaren beste

izkinan jartzen da. Mezulariek mezu bat daukate

bere kapitainari eramateko (mezua esaldi bat

izaten da baina hitzez hitz zatitu eta hitz

bakoitza papertxo banatan idatzita). Mezulari

bakoitzak esaldiaren hitz bat eramaten dio

kapitainari (hitz bakoitzetik sei kopia edo

egiten dira eta paper zuri batzuk ere jartzen

dira). Mezulari guztiak, batera eta papertxo

bana eskuetan dutela, marra beretik ateratzen

dira korrika bere kapitainari mezua eramateko

asmoarekin; baina zelaian zehar harrapariak

egoten dira mezua harrapatzeko prest; hauek

ere zelaiaren beste izkinan daukaten bere

kapitainari mezua eramateko. Esaldia osatzen

lortzen duen kapitainaren taldea izaten da

txapelduna; bestela, hitz gehien eskuratzen

dituenarena.

Aldaera: Harrapariak piratak izaten dira eta

hauen ekipoan ez da kapitainik egoten.

Irabazlea mezua lehenengo deszifratzen

duena izaten da.

Oharra: Ez mezulariek, ez harrapariek ezin

izaten dute atzerantz joan.

OINETAKO BILA

Jokalari guztiak taldeka jarri,oinetakoak kendu

eta zelaiaren mutur batean piloan eta nahastuta

uzten dituzte. Jolasa hasterakoan, talde

bakoitzeko bat korrika abiatzen da zelaiaren

mutur batetik bestea.Bere oinetakoak aurkitu

eta ondo jantzi ondoren,bere taldeko

hurrengoarengana korrika joan eta eskuan

ukituko du. Horrela taldeko

guztiek oinetakoak jarri arte. Azkarren egiten

duen taldeak irabazten du.

Aldaera: Gelan egiteko, oinetako guztiak gela

erdira bota eta nahastu. Seinalea entzuterakoan

oinetako bila hasiko dira. Aurkitu, jantzi

eta lotzen dituen lehenengoa izango da irabazle.

Azkenak agindu bat bete beharko du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario