Mostrando entradas con la etiqueta ABESTIAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ABESTIAK. Mostrar todas las entradas

2012-09-12

Gora Gora Betizu!!!

Gora, Gora Betizu
Uh, uh...dantzatu nahi baduzu....
Uh, uh,...aurrera Betizu!
Gora, gora, gora, gora, eh, eh, eh!
Behera, behera, behera, behera, eh, eh, eh!
Gora, gora, gora, gora, Betizu!
Behera, behera, behera, behera, eh, eh, eh!
Gori, gori, gori aa, gure jaia hasi da.
Giro, giro, giro aa, goazen dantzatzera.
Uh, uh...dantzatu nahi baduzu....
Uh, uh,...aurrera Betizu!
Gora, gora, gora, gora, eh, eh, eh!
Behera, behera, behera,
behera, eh, eh, eh!
Gora, gora, gora, gora, Betizu!
Behera, behera, behera, behera, eh, eh, eh!
Gori, gori, gori aa, gure jaia hasi da.
Giro, giro, giro aa, goazen dantzatzera.
Uh, uh...dantzatu nahi baduzu....
Uh, uh,...aurrera betizu!
Betizu, Betizu, Betizu Asko dago esateko, asko dago pentsatzeko,
baina kantu hau da soilik, elkarrekin dantzatzeko,
baina kantu hau da soilik, elkarrekin dantzatzeko.
Gora, gora, gora, gora, eh, eh, eh!
Behera, behera, behera, behera, eh, eh, eh!
Gora, gora, gora, gora, eh, eh, eh!
Behera, behera, behera, behera, eh, eh, eh!
Gora, gora, gora, gora, eh









Marigorringo!!!

Behin betiko

Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko, ez dugu etsiko!
Behin betiko, behin betiko
sinple bezain tinko,
EUSKARAZ ETA KITTO!

Etxean eta kalean
berdin-berdin jolasean,
eskolan, lanean,
tristuran eta pozean
Dakitenek erabiliz,
ez dakitenek ikasiz,
herri bat osaturik euskaraz nahi dugu bizi.
Hasi etxetik eta kalera,
hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berria:
Euskaraz Euskal Herrian.
 

Kili Kili abestia

"kili kili"

2010-03-26

Pello Joxepe


euskaltube.com audioak Izenburua: Pello Joxepe
Erabiltzailea: kaso

Ezagutzen duzue Pello Joxeperan abestia?
Zuen erantzuna ezezkoa bada hemen duzue
aukera ezin hobea ezagutzeko eta abesteko.
Aldiz, baiezkoa izanik zuen lagunei erakutsi
eta elkarrekin abestu.

Abesteko ordua iritzi zaizue!! Jarri martxan
abestia eta abestu!!!

Pello Joxepe tabernan dala
haurra jaio da Larraulen (Bis)
etxera joan da esan omen du:
-Ez da neria izanen,
beraren amak topa dezala
haur horrek aita zein duen.

Hau pena eta pesadunbria!
Senarrak haurra ukatu (Bis)
Pello Joxepe bihotz neria
haur horrek aita zu zaitu
haur horrentzako beste jaberik
ezin nezake topatu.

Zure semia besuan daukat
senarra aldamenian (Bis)
orain denborik eztaukat eta
zuazkit ordu onian
neronek abisatuko zaizut
garaia datorrenian.

Fortunosoa nintzela baina
ni naiz fortuna gabia, (Bis)
abade batek eraman dizkit
umea eta andria:
haurra berea bazuen ere
andrea nuen neria.

Patzientzia hartu bihar da
munduan Pello Josepe, (Bis)
andria ere zuria izanda
haurra bestena diote;
gizonen faltan igarotzen da
basoan zenbait larrarte.

Zer iruditu zaizue? Berriro abesteko prest?

2010-03-24

Interneten surfeatu!!!!


Xurdin web orri interesgarri eta atsegina da. Bertan jokoak, mp3, bideoak, emanaldia, etab aurkituko dituzue. SARTU ETA PROBATU!!!

Beste honetan euskarazko liburu, CD-Rom eta DVD-ak aurkitu ditzakezue. Bota begirada bat!

Horrekin nahikoa izan ezean, sartu beste web orri honetan.

Ez dakizue zertara jolastu edota dituzun jolas interaktiboez aspertu ezkero web orri hau interesgarria izango zaizu. Animatu zaitez!

Azkenik bideo joko dibertigarriak dituen web orri bat proposatzen dizuet: Zernola!

2010-03-12


euskaltube.com audioak | Izenburua: Dona dona katona | Erabiltzailea: dingilizka

ABESTIAK


Axun, kla, kla,
axun, kla, kla,
Josepa Antoni brujea,
legatza ostu dabe
Leon Pepenetik.

Legatza ostu dabe
Leon Pepenetik,
Mari mutrikuarra
begira dabil

Ortuan perejila
saleroan gatza,
atera platerera
jan daigun legatza.


Hil da, hil da
gure katua,
egin dau, egin dau
testamentua:
amumarentzako, amumarentzako
hankak eta burua,
aititarentzako, aititarentzako
abarkak egiteko narrua.
Mantxonirentzako, Mantxonirentzako
tripa-barrua,
horixe dala, horixe dala
katuaren testamentua.


Gure eliz'dorreko ezkila zaharrak
badauzka hedaturik berrien bakarrak.

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Ene aitatxi zuten noizbait bataiatu,
ezkil zaharra baitzen alegrantziatu.

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Sortuz geroz gizonak zor du maitatzea,
bai kartsuki jo zuen haren ezkontzea.

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Bainan ezkil zaharra zertako brandaka
etsai gaixtoa dator, lot, gizon armaka.

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Arrats hotz latzgarria, ezkil hetsitua,
aitatxi gorputz da-ta gerla da galdua.

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Bainan ezkila mintzo, xo dezagun adi,
haur ttipi bat sortu da, azkar bizi bedi!

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Kanta beza ezkilak menderen mendetan,
kanta beza bizia Eskual herrietan!

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!


Egun baten Kanuto
kalera joan zan,
karruak zapalduta
etxera joan zan.

Amak esan ei eutsan
lotara joateko,
atzera kontestau eutsan
ez dot nahi amatxo.

Kanuto Zizilindro,
zilindro, Zilindro,
Kanuto Zizilindro...
pux ! pux ! pux !

Pintto, Pintto gure txakurra da ta,
Pintto , Pintto bere izena du.

Txuri-beltza da ta,
ez du kozka egiten,
begi bat isten du jolstu nahi badu.


Txiki txiki txikia, ikusten naiz kalean
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.

Bi begi ikusteko, Bi belarri entzuteko
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.

Ahoa dastatzeko, sudurra usaintzeko,
Handitzen handitzen...

Eskuak ukuitzeko, bi oinak ibiltzeko
Handitzen handitzen...

Burua pentsatzeko, bihotza maitatzeko
Handitzen handitzen...

Bat, bi, hiru, lau. Bat, bi hiru, lau

Bost, sei, zazpi, bost sei, zazpi.

Euskaldunak irabazi, irabazi, aurrera!