2010-03-26

Pello Joxepe


euskaltube.com audioak Izenburua: Pello Joxepe
Erabiltzailea: kaso

Ezagutzen duzue Pello Joxeperan abestia?
Zuen erantzuna ezezkoa bada hemen duzue
aukera ezin hobea ezagutzeko eta abesteko.
Aldiz, baiezkoa izanik zuen lagunei erakutsi
eta elkarrekin abestu.

Abesteko ordua iritzi zaizue!! Jarri martxan
abestia eta abestu!!!

Pello Joxepe tabernan dala
haurra jaio da Larraulen (Bis)
etxera joan da esan omen du:
-Ez da neria izanen,
beraren amak topa dezala
haur horrek aita zein duen.

Hau pena eta pesadunbria!
Senarrak haurra ukatu (Bis)
Pello Joxepe bihotz neria
haur horrek aita zu zaitu
haur horrentzako beste jaberik
ezin nezake topatu.

Zure semia besuan daukat
senarra aldamenian (Bis)
orain denborik eztaukat eta
zuazkit ordu onian
neronek abisatuko zaizut
garaia datorrenian.

Fortunosoa nintzela baina
ni naiz fortuna gabia, (Bis)
abade batek eraman dizkit
umea eta andria:
haurra berea bazuen ere
andrea nuen neria.

Patzientzia hartu bihar da
munduan Pello Josepe, (Bis)
andria ere zuria izanda
haurra bestena diote;
gizonen faltan igarotzen da
basoan zenbait larrarte.

Zer iruditu zaizue? Berriro abesteko prest?

No hay comentarios:

Publicar un comentario