2010-03-12

ABESTIAK


Axun, kla, kla,
axun, kla, kla,
Josepa Antoni brujea,
legatza ostu dabe
Leon Pepenetik.

Legatza ostu dabe
Leon Pepenetik,
Mari mutrikuarra
begira dabil

Ortuan perejila
saleroan gatza,
atera platerera
jan daigun legatza.


Hil da, hil da
gure katua,
egin dau, egin dau
testamentua:
amumarentzako, amumarentzako
hankak eta burua,
aititarentzako, aititarentzako
abarkak egiteko narrua.
Mantxonirentzako, Mantxonirentzako
tripa-barrua,
horixe dala, horixe dala
katuaren testamentua.


Gure eliz'dorreko ezkila zaharrak
badauzka hedaturik berrien bakarrak.

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Ene aitatxi zuten noizbait bataiatu,
ezkil zaharra baitzen alegrantziatu.

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Sortuz geroz gizonak zor du maitatzea,
bai kartsuki jo zuen haren ezkontzea.

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Bainan ezkil zaharra zertako brandaka
etsai gaixtoa dator, lot, gizon armaka.

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Arrats hotz latzgarria, ezkil hetsitua,
aitatxi gorputz da-ta gerla da galdua.

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Bainan ezkila mintzo, xo dezagun adi,
haur ttipi bat sortu da, azkar bizi bedi!

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!

Kanta beza ezkilak menderen mendetan,
kanta beza bizia Eskual herrietan!

Dilin, dalan, dalan
Din-dan boleran!


Egun baten Kanuto
kalera joan zan,
karruak zapalduta
etxera joan zan.

Amak esan ei eutsan
lotara joateko,
atzera kontestau eutsan
ez dot nahi amatxo.

Kanuto Zizilindro,
zilindro, Zilindro,
Kanuto Zizilindro...
pux ! pux ! pux !

Pintto, Pintto gure txakurra da ta,
Pintto , Pintto bere izena du.

Txuri-beltza da ta,
ez du kozka egiten,
begi bat isten du jolstu nahi badu.


Txiki txiki txikia, ikusten naiz kalean
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.

Bi begi ikusteko, Bi belarri entzuteko
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.

Ahoa dastatzeko, sudurra usaintzeko,
Handitzen handitzen...

Eskuak ukuitzeko, bi oinak ibiltzeko
Handitzen handitzen...

Burua pentsatzeko, bihotza maitatzeko
Handitzen handitzen...

Bat, bi, hiru, lau. Bat, bi hiru, lau

Bost, sei, zazpi, bost sei, zazpi.

Euskaldunak irabazi, irabazi, aurrera!



No hay comentarios:

Publicar un comentario