2010-03-12

LEHERGAILUA


Azalpena

Jokalariek borobil bat osatzen dute, zutik, ikasle batek izan ezik; hori lurrean esertzen da,
borobilaren erdian. Jolasa hasten da: borobila osatzen duten ikasleen artean baloia pasatzen
hasten dira eskuz-esku. Bitartean borobilaren erdian dagoen ikasleak, berari iruditzen zaionean,
PREST esaten du; handik beste denbora pixka batera BONBA hitza botatzen du eta, azkenik,
BUUUUUUUUMMMMMM oihukatzen du. Une horretan baloia eskuetan duen ikaslea kanporatuta
geratzen da eta dagoen tokian bertan esertzen da bere bi hankak elkartu eta luzatuz. Berriro ekiten
zaio jolasari eta kanporatuta dagoen jokalariaren ezkerrean dagoenak, hurrengoari baloia pasa
behar dionean, eserita dagoen ikaslearen hanken gainetik salto eginez pasatu eta eskura eman
behar dio. Itzultzerakoan ere hanka gainetik salto eginez etorri behar izaten du bere lekura. Ikasle
bakarra geratzen denean bukatzen da jolasa.

Aldaera

Erdikoari kutxa batean proba batzuk uzten zaizkio eta galtzaile bakoitzak besteen aurrean proba
bat bete behar izaten du. Horrela jolasari beste motibazio bat ematen zaio.

Oharra

Lurrean eserita egon behar denez, zelaiak lehor egon behar du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario