2010-03-17

Katearen jolasa


Edozein eremutan jolastu daiteke, baina posible bada eremu zabala eta laua izan dadila. Joko honetan jolastu ahal izateko 3 pertsona behar dira gutxienez, baina gehiago badira hobe.
Komenigarria da 5 urtetik gorakoak izatea partaideak.Ez dugu inongo materialik behar, beraz bilatu jolasteko prest dauden lagunak eta aurrera:
1. Lehenengo pausoa katea hasiko duen edo beste modu batean esanda, harrapatzailea aukeratzea da.
2. Harrapatzailea hautatu ondoren hasiko dugu jokoa. Bere eginkizuna gainerakoak harrapatzea da, kide bat harrapatzeaz batera kide hori harrapatzaileri eskua emanaz lotuko zaio.
Beraz harrapatzaileak geroz eta kide gehiago harrapatu katea handitzen joango da, honela erresago suertatuz besteak harrapatzea.

Joko honek ez du iraupen zehatzik, dena jolaskide kopuruaren baitan dago, jolaskide asko bazarete zailagoa izango da denak harrapatzea, beraz, jokoa luzea izango da; gutxi bazarete, ordea, jokoa moztu egingo da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario